XXVI. edizioa aurtengoa 2026-07-10

Bertso Astea Zarautzen, bertso eskolaren eskutik

Bertso Astea Zarautzen, bertso eskolaren eskutik
Hiru ekitaldi nagusi izango ditu, gaur hasita: bertso pilota, herriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren arteko disafioa eta 'Txepelketa'.

Jexux Mari Irazu

Motxian-Etxebeltz bertso eskolaren eskutik Bertso Astea hasiko da gaur Zarautzen. Hiru ekitaldi nagusi izango ditu XXVI. edizio honek: bertso pilota, herriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren arteko disafioa eta Txepelketa. Azken urteetan Basarri Sariko sorta irabazlea ere ekitaldi honetan aurkeztu izan da baina, aurten Lizardi Sarian kantatuko du Uxue Alberdi irabazleak bere sorta. 

Bertso pilota izango da lehen ekitaldia. Gaur bertan, frontoi txikian, 18:30etan. 

Ondoren, bertso desafioa Motxian-Etxebeltz eta Urretxu-Zumarragako bertso-eskolaren artean. 22:00etan da hitzordua, Basarriren bustoaren aurrean. Etxeko taldean, Hodei Iruretagoiena Albizu, Adei Urbitarte eta Beñat Torres ariko dira. Zumarra-Urretxuko taldean, Antton Fernandez, Urko Arakistain eta Uxue Fernandez. Onintza Gartzia eta Manu Goiogana ariko dira gai-jartzaile lanetan. 

Azkenik, urteroko Txepelketak borobilduko du aurtengo Bertso Astea. Musika Plazan hasi goizean eta Urpekoak Elkartean amaituko da bazkalondoan. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza