Sariketa 2026-09-10

Bigarren urtez hemen da Bilintx saria, Donostia eta bertsoa uztartuz

Bigarren urtez hemen da Bilintx saria, Donostia eta bertsoa uztartuz
Bilintxi Balantxa Donostiako bertso-elkarteak antolatuta, lau saio izango dira datozeen asteetan. Gipuzkoako hiriburuan jaio, bertan bizi edo lan egiten duten 18 bertsolarik hartuko dute parte 2026ko Bilintx sarian.

 

Irailaren 25etik urriaren 16ra, bertsoa Donostiako hainbat txokotan entzungo da Bilintx sariari esker. Bigarren urtez antolatu duten lehiaketa honetan 18 bertsolarik hartuko dute parte. Bilintxi Balantxa bertso-elkartetik argitu dutenez, "Donostian jaio, bertan bizi edo lan egiten duten bertsolariak dira sariketan parte hartuko dutenak". Adin, ibilbide eta bertsokera ezberdinak batuko ditu sariketak. "Aurten, hiru finalerdiak elkarteetan izango dira afalosteko formatuan, eta honela, Donostiako auzo gehiagotara heltzeko aukera dugu", azaldu dute elkartetik. Amarako Donosti-Berri elkartean, Groseko Marruman eta ACD Aiete elkartean izango dira finalerdi horiek. Afari txartelak 20€tan eskura daitezke eta erreserbatzeko 686.993.574 tf zenbakira deitu edo idatzi daiteke. Finala berriz, urriaren 16an izango da San Telmon, arratsaldeko 19:00etan. Saio guztietan Aitzol Astigarraga, Andoni Otamendi eta Amaia Izagirre izango dira epaile lanetan. Sagrario Yarnoz, Ander Aranburu, Estitxu Fernandez eta Unai Elizasuk egingo dituzte aurkezle eta gai emaile lanak.  

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza