EHBT26 2026-10-02

Iritziarena, txapelketako saioen iritzi bilduma

Iritziarena, txapelketako saioen iritzi bilduma
Euskal Herriko bertsolari txapelketako saioei ertzak aurkitu eta euren ikuspuntua eskainiko digute Erika Lagoma Pombar-ek eta Maddi Aiestaran Iparragirrek.

Bertsoa.eus-ek tresna berri bat du EHBT26 honetan, podcast-en atala. Bertan bertso saioak osorik eta jarraian entzun daitezke, Bidegurutzean eta Bertsolari Bertsozale podcsastez gozatzeko aukera dago eta Iritziarena ere bisitatu dezakezue. Han entzun eta irakurri ditzakezue saioz saio Erika Lagomak eta Maddi Aiestaranek utziko dizkiguten iritziak. Lehen hirurak eskura dituzue. Idazteaz gain, ahotsez ere helarazten dizkigute iritzi horiek. Asteburu honetan, nola ez,  Donapaleun eta Tolosan izango dira. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta