Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Xixili neskato abenturazalea eta Otsoko otsokume beldurtia ditu protagonista istorioak. Malen Basterretxeak egin du gidoia eta berak zuzentzen du ipuin kontaketa-kantaketa. Emanaldian bertso sorta musikatuak entzuten dira eta sorta horiek Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia bertsolariek egin dituzte. Oskar Estangak jarri die musika bertso horiei. 4-8 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako emanaldia da Otsoko eta Xixili, 35-40 minutu ingurukoa eta Lankuren bidez kontrata daiteke.
Udazkeneneko bira
Altzon eta Berriatuan hasi dute asteburuan udazkeneko bira Otsoko eta Xixilik baina herri gehiago bisitatzeko asmotan dira, hauxe uneotan aurreikusitakoa:
Urriak 21. Arrasate. Santa Marina Auzoko liburutegia. 18:00
Urriak 23. Errenteria. Aldakonea liburutegia. Beraun. 17:30
Urriak 28. Idiazabal. Udaletxeko aretoa. 17:00
Azaroak 18. Donostia. Loiolako kultur etxeko liburutegia. 18:00
Azaroak 20. Lemoa. Bi saio. Liburutegian 10:00 eta 11:00
Abenduak 2. Aduna. Liburutegia. 17:30
Abenduak 15. Ordizia. Liburutegia. 17:30
Bertso jarriak 2026-10-15