Errexil saria 2026-10-28

“Gure marka da Euskal Herri osoko bertsulariak gonbidatzea”

ortzi_errexil_ona.mp3.mp3.mp4
Hirugarren aldiz, Urruña bertsoz jantziko du Errexil sariak. Ostiral honetan izango da lehen saioa Urruñako Postako gelan. Ortzi Idoate Bertsularien Lagunak elkarteko sustapen arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

Euskal Herriaren luze zabaleko hamabi bertsolarik parte hartuko dute Errexil sarian: Eneko Abasolo “Abarkas”, Manex Agirre, Haira Aizpurua, Irati Alcantarilla, Oihana Arana, Haizea Arana, Ramuntxo Christy, Beñat Larrory, Xabi Maia, Mizel Mateo, Lurdes Ondaro eta Nahia Sasco izango dira Urruñan oholtza gainean. Seina bertsolariko bi saio egingo dira urriaren 30ean eta azaroaren 13an, eta finala azaroaren 20an izango da sei onenekin. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira Urruñako Postako gelan. Xehetasun gehiago jakiteko Ortzi Idoaterekin egin dugun elkarrizketa entzun dezakezue.

Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza