Pertsonalizatutako txokolate tableta bana 2010-01-08

Bertsolariek opariak jaso zituzten Oñatin

Oñatiko bertso-eskolako ikasleek eman zizkieten sariak Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluzeri.
 Saio berezia izaten da Oñatin errege bezperan egiten dena. Aurtengoan Oñatiko bertso-eskolako kideek opari bana egin zieten bertsolariei: pertsonalizatutako txokolate tableta bana. Saria ematerakoan, bertso bana kantatu zieten bertsolariei, eta hauek bertso batekin eskertu zuten oparia. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariak gustura joan ziren etxera. Egoitz Aizpuru gai-jartzaileak ere jaso zuen bere saria, baina ez zuen bertsorik kantatu nahi izan. Hemen duzue bideoa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu