Sariketak 2026-11-02

Eneko Abasolo "Abarkas" Errexil sariko lehen saioko irabazlea

Eneko Abasolo "Abarkas" Errexil sariko lehen saioko irabazlea
Bertsularien Lagunak elkarteak antolatuta, hirugarren edizioa du Euskal Herriko lurralde guztietako bertsolariak batzen dituen sariketak. Bi saio eta finala izango ditu aurtengo edizioak. Lehenengoan Eneko Abasolo "Abarkas", Irati Alcantarilla, Haizea Arana, Nahia Sasco, Xermin Camblong eta Beñat Larrory aritu ziren kantuan, Antton Lannes gai jartzaile zutela.

Joan den ostiralean egin zen Errexil sariketako lehen saioa Urruñako Postako gelan. Epaimahaiaren erabakia hau:

-Eneko Abasolo "Abarkas" 250 puntu
-Irati Alcantarilla 244 puntu
-Haizea Arana 238,5 puntu
-Nahia Sasci 236 puntu
-Xermin Camblong 212 puntu
-Beñat Larrory 205 puntu

Lehen bi sailkatuek finalerako txartela lortu dute eta gainontzekoek puntuazioaren zain egon beharko dute. Azaroaren 13an egingo da Errexil sariketako bigarren saioa, Urruñako postako gelan eta 19:00etan (sarrera doan) bertsolari hauekin: Oihana Arana, Mizel Mateo, Xabi Maia, Manex Agirre, Lurdes Ondaro eta Haira Aizpurua. Finala berriz, azaroaren 20an izango da sei bertsolari onenekin. Urruñan bada, beraz, bertsoaz gozatzeko aukera.