"Txapelketa oihartzun handikoa eta luzea da baina benetan kantatzen duzun uneak gutxi dira"
Oier Etxeberria Zubimendi laugarren izan zen Miarritzen eta bera geratu da finalaurrekoen bigarren itzuliaren ateetan. Oholtzatik jaitsi orduko erantzun zituen Bertsoaren galderak.