"Joanes eta biok plaza lehertu dugu zortziko txikian"
Aitor Mendiluze Gonzalezek batu zituen puntu gehien Donostiako finalaurrekoan eta ezuste handirik ezean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zazpigarren finala zain du Nafarroa Arenan. Hitzetik Hortzerako lankideekin hitz egin zuen oholtzan bertan.
Bertsoa.eus-ek datozen egunetan elkarrizketa patxadatsuagoa egingo dio Mendiluzeri.