Bazkide ez direnentzat ere bai 2010-01-18

Edonorentzat daude eskuragarri Bertso Egunerako sarrerak

Internet bidez lortu daitezke bertsosarrerak.eu helbidean. Urtarrilaren 30ean izango da Bertso Eguna, Donostian. Arratsaldean Kursaalean izango da ekitaldi nagusia, eta afaria egingo dute ondoren, Kursaalean bertan.
  Gerturatzen ari da Bertso Eguna. Urtarrilaren 30ean ospatuko da Donostian, ohitura den bezala. Arratsaldeko 18etan da hastekoa emanaldia. Aurtengoak "Hustubetehustu" du izenburua, eta Jorge Oteiza eskultorea izango du ardatz. Ondoren, afaria egingo da Kursaalean bertan.

 Joan zen astean jarri ziren salgai bazkideentzako sarrerak internet bidez. Gaurtik aurrera bazkide ez direnek ere erosi ahal izango dituzte. Horretarako, egin klik hemen. Arratsaldeko saioko sarrerak 15 eurotan salduko dira, baina bazkideek 10 eurotan eta 16 urtetik beherakoek 5 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Arratsaldeko saiorako eta afaritarako sarrerak, berriz, 40 eurotan salduko dira, baina bazkideek 35 eurotan eta 16 urtetik beherakoek 25etan erosi ditzakete.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu