Aurten 10 urte betetzen ditu 2010-01-23

Tolosako Leidor zinema bete egingo da Txolarre irratiaren aldeko saioan

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzek kantatuko dute. Gaiak Amaia Agirrek ipiniko dizkie. Takillan 100 sarrera bakarrik gelditzen dira eta 17:00etan zabalduko dute
Tolosako Leidor zizema bete egingo da Txolarre irratiaren aldeko saioan. Ostegunerako 800 sarrera salduta zeuden eta azkeneko 100 txartelak takillan jarriko dituzte, 17:00etatik aurrera. Txolarre Irratia Tolosaldeko irratia da eta aurten 10 urte beteko ditu. Hori dela eta, urte osoan zehar ospakizunetan arituko dira. Urteurrenari ekiteko, bertso-saioa antolatu dute larunbaterako. Tolosako Leidorren izango da saioa, arratsaldeko 18etan, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Amets Arzallus
Sustrai Colina
 Andoni Egaña
 Beñat Gaztelumendi
 Maialen Lujanbio
 Aitor Mendiluze

 Amaia Agirre ariko da beraiei gaiak jartzen.

 Txolarre irratiak eta bertsoak lotura estua izan dute urteotan. Urrutira joan gabe, iaz "Kabitik Plazara" ekimena antolatu zuten, hainbat bertso-saiorekin. Horietako bateko irudiak dituzue hemen azpikoak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu