Barakaldon, Aizarnazabalen eta Diman 2010-01-22

Hiru bertso-afari izango dira gaur

Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre eta Iker Zubeldia eta Xabier eta Miren Amuriza ariko dira kantuan.

 Ostirala izaki, hainbat bertso-afari izango dira gaur Euskal Herrian.

 Barakaldon San Bizenteko jaiak ari dira ospatzen. Hori dela eta, bertso-afaria egingo dute iluntzeko 21etatik aurrera. Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute.

 Aizarnazabalen Mikel elkartean izango da afaria, Adiskide bertso-eskolak antolatuta. Unai Agirre eta Iker Zubeldiak kantatuko dute.

 Azkenik, Diman, San Bixenti eguna dela eta, bertso-afaria egingo dute. Artaun auzoko Aspuru jatetxean izango da zita, iluntzeko 21etan. Xabier eta Miren Amurizak kantatuko dute, Iñaki Aurrekoetxeak gaiak jarrita.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu