Bertsoa.com-ek zuzenean emango du 2008-04-01

Arabarrak txapelaren bila

Finala larunbatean jokatuko da, 17:00etan, Printzipalen. Bertsolariak: Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre.
Bertsolariak ez dira beti txapelketara irabaztera doazela aitortu zaleak. Araban ere batzuk besteak baino argixeago baina jarri dituzte euren kartak ahoz gora. Oihane Pereak (oraingo txapeldunak) adierazi du iazkoari eustea duela helburua, eta Iñaki Viñasprek (txapeldunordeak) iazkoa hobetzea. Antzera mintzatu da Zigor Enbeita ere, eta ororrago aritu dira Manex Agirre eta Asier Otamendi. Andere Arriolabengoak lehen finala du eta finalerdietako maila eman nahi luke finalean ere. Txapelketako finala printzipalera itzultzea ere nabarmendu dute bertsolariek, txapelketari beste indar bat ematen diolako. Kazetari asko eta 4 kamera ere izan dira Arabako finaleko aurkezpenean. Hona hemen aurkezpena iruditan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu