Beterriko Txapelketa 2010-02-06

Gaur jokatuko da bigarren kanporaketa

Zizurkil Goiko Zentroan izango da saioa, 20:30etan. Haritz Etxeberria "Ministro", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso eta Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin ariko dira kantari.
 Gaur jokatuko da Beterriko Txapelketako bigarren eta azken kanporaketa. Zizurkilen izango da saioa, iluntzeko 20:30etatik aurrera, Zizurkil Goiko Zentroan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Armiarmak: Haritz Etxeberria "Ministro", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso
 Mandeuliak: Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin

 Gaiak jartzen Iker Iriarte jardungo da. Aurreko astean jokatu zen lehenengo kanporaketa eta Sorgin-Orratzak (Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa" gailendu ziren.

 Finala otsailaren 13an izango da, Villabonako Irrintzi Elkartean iluntzeko 20:30etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat