Urretxu atera zen garaile 2010-02-09

Bertso-desafioa egin zuten Zumarragak eta Urretxuk

KKinzona irratiaren urteurrena ospatzeko egin zuten desafioa. Zumarragatik Aitor Lizarazu, Andoni Jaka eta Juanjo Aranburu atera ziren. Urretxutik, berriz, Manex Mantxola, Gorka Azkarate eta Jorge Andueza.
 Hirugarren aldiz Zumarraga eta Urretxuren arteko bertso-desafioa egin zen larunbatean. KKinzona irratiaren urteurrena ospatzeko antolatu zen saioa, bazkalostean. 40 lagun elkartu ziren bazkarian, eta saio umoretsua entzun ahal izan zuten.

 Zumarragatik Aitor Lizarazu, Andoni Jaka eta Juanjo Aranburu atera ziren. Urretxuren izenean, berriz, Manex Mantxola, Gorka Azkarate eta Jorge Andueza. Epaile lanetan gabiriarrak aritu ziren. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

 Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak martxoan antolatuko du Martxoan Bertsoa zikloa, beste urte batez.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu