Hamaika Bertutek egina 2010-02-10

Zestoako saioa emango du Hitzetik Hortzerak

Abadiñon Maialen Lujanbio eta Jon Maiak egindako bertso-afaria ere izango da ikusgai. Nafarroako Bertsolari Txapelketari buruzko informazioa eskainiko dute. Zuri-beltzekoan Juan Mugartegiren bi bertso izango dira, eta Zappingean Anjel Mari Peñagarikanok jarritako bertso batzuk.
Astero bezala, aste honetan ere Hitzetik Hortzera emango du ETBk. Ostegun gauean, 22etan, ETB3n izango da ikusgai eta igandean, berriz, ETB1en eguerdiko 15etan. Dena den, bada nobedaderik: gaurtik aurrera Hitzetik Hortzera izango da bere edukiak telebistan baino lehenago interneten jarriko dituen lehenengo programa ETBn. Hemenizango ditzue ikusgai.

 Aste honetako programak bi saio eskainiko ditu, nagusiki. Batetik, Zestoan Hamaika Bertuteko kideek egindako saioa izango da ikusgai. Iñigo Manzisidor "Mantxi", Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Gurrutxaga eta Uxue Alberdi aritu ziren kantuan, Iker Iriarte gai-jartzaile zutela. Musika instrumentuak ere erabili zituzten.

 Bestalde, Abadiñoko Gaztetxean egindako bertso-afaria ere emango dute. Jon Maia eta Maialen Lujanbiok kantatu zuten bertan.

 Nafarroako Txapelketan asteburu honetan bukatu da lehenengo fasea, eta horren berri emango dute. Eta Arabako Txapelketaren aurkezpenean ere izan ziren.

 Zuri-belyzekoan Juan Mugartegiren bi bertso eskainiko dituzte. Zapping-ean, berriz, Anjel Mari Peñagarikanok Tolosako inauteriei jarritako bertsoak ere izango dira ikusgai.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa