Trikuharri taldea- Sukia-Tolosa-Esoain 2010-02-10

"Iñaxitoren ekoizpena sortzetik zabalkunderainoko lana hartu dugu geure gain"

Trikuharri taldea elkarrizketatu zuen atzo Bertsoa.com-ek zuzeneko elkarrizketen saio berrian. Gorka Tolosa, Xabier Sukia eta Ibai Esoainek zazpi urteko bidea egin dute, bertso munduan gelditu den pertsonaia sortu, Iñaxito, eta bere inguruan hiru lan sortu: Iñaxitoren ametsak, 1,2,3 Iñaxito eta Galtzagorriei to... Iñaxito. 250 emanaldi egin dituzte, eta zazpi urteko ibilian ekoizpen prozesuaren ziklo osoa jorratu dute: sortzetik hasi eta zabalkunderaino.

 Galtzagorriei to... Iñaxito da Trikuharri taldearen hirugarren lana eta euskal mitologiako pertsonaien bueltan egindako obra da dute. Eztabaida eta egosialdi askoren ondorengo ekoizpena izan dela diote hiru egileek eta orain gozatzen ari direla emanaldiarekin. Hirugarren lan hau, ordea, ez dator bakarri: Iñaxitori buruzko DVDa ekoizten ari dira, trilogia osoa bilduko duena, ipuin formatoan ere kaleratuko dute lana eta unitate didaktikoa ere egingo dute.

Trikuharriren lan filosofia eta praktika talde lana da. Ze gai jorratu erabakitzean, gaiari buruzko ikerketa egin, ikuspegiak landu gai horretan adituak direnekin, eta pixkana lanari gorputza eman. Baina, ez da hor bukatzen. Orain arte zabalkundea Lankurekin egin du Trikuharri taldeak eta azken lanarekin eremu hori ere lantzen hasi da, aurreko zabalkunde bidearen osagarri. "Zerbait nahi duenak mugitu egin beharra dauka" dio Xabier Sukiak. "Antolatzaileekin zuzeneko harreman hori mantentzea ere oso garrantzitsua da" Gorka Tolosaren esanetan eta hor bertsolari ikuspegiarekin jokatzearen aldekoa da. Gasteizen egin dute lehenengo ahalegina eta Trikuharrik berak hitzartutako emanaldi sorta egin ere egin dute. "Nik adibide bezala Pirritx eta Porrotx  jartzen ditut. Ekoizpenaren fase guztiak eurek lantzen dituzte, eta nik uste hori dela bidea, beste aukerei ere ateak itxi gabe" dio Gorka Tolosak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri