Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13

Tomasita Quiala Kubako repentista handia hil da, bertso mundua liluratu zuen artista

Euskal Herrian hainbat saio egin zituen Nazioarteko inprobisazio jaialdietan, Bertsozale Elkartearen eskutik. 2018an kantatu zuen azkenekoz gurean, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Jexux Mari Irazu

Tomasita Quiala Kubako repentismoaren erreferentzia nagusia zendu zen atzo 64 urte zituela. Eta Kuban ez ezik, Euskal Herrian lilura eta aprezio berezia sortu zuen bere inprobisazio gaitasunak, bai bakarka, bai ofiziotan. Behar bada, nazioarteko inprobistzaileetatik bertso munduan miresmen gehien piztu zuena izan zen Tomasita. Bertsozale Elkartearen eskutik etorri zen Euskal Herrira zenbait Nazioarteko inprobisazio jaialdietan. 



2018ko urrian egin zuen bere azken bira bertsolaritzaren lurretan. Iruñean eta Donostian kantatu zuen besteak beste, hainbat bertsolari eta Aracelli Argüello payadorea oholtzakide zituela. 

Tomasitak ez zuen bere artea oholtzan bakarrik erakutsi. Lagunartean ere saio gogoangarriak utzi zituen, antolatzaile eta ingurukoen bilkura informaletan, erreferentzia konkretuak bildu eta arte bihurtzeko gaitasun aparta erakutsiz. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza