Bederatzigarrenez 2008-04-06

Asier Otamendi Arabako txapeldun eta Manex Agirre bigarren

Iñaki Viñaspre gelditu zen hirugarren. Ia 700 lagun bildu ziren Printzipal antzokian. Gutxi barru finala Bertsoa.com-en ikusagi.
Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari txapelketako finala eta Asier Otamendik jantzi zuen txapela. Otamendik bederatzigarrena du, eta Manex Agirreren aurretik geratu zen. Hirugarren Iñaki Viñaspre izan zen eta laugarren Oihane Perea, bosgarren Zigor Enbeita eta seigarren Andere Arriolabengoa. Aspaldiko Arabako finalik jendetsuena izan zen, ia 700 lagun bildu baitziren. Bertsolariek orokorrean saio polita eskaini zuten eta giro beroa izan zen Printzipal antzokian. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen ekitaldia eta datozen egunetan jarriko ditu finaleko bertsoak ikusgai.

Saioaren kronikak. Berria  Noticias de Alava  Gara El Correo

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza