Villabonako Irrintzi Elkartean 2010-02-11

Larunbatean jokatuko da Beterriko Txapelketako finala

Mandeuliak (Jon Martin, Iñaki Gurrutxaga eta Haritz Etxeberria "Ministro") eta Sorgin-Orratzak (Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa) ariko dira kantari, iluntzeko 20:30etatik aurrera.
 Larunbatean jokatuko da Beterriko Txapelketako finala. Aurtengoa hirugarren edizioa da, eta honako bertsolari hauek sailkatu dira finalera:

 Mandeuliak: Jon Martin, Iñaki Gurrutxaga eta Haritz Etxeberria "Ministro"
 Sorgin-Orratzak: Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa

 Mandeulietan, berez, Agin Rezola zen kantatzekoa, baina, agertzerik ez daukanez, Haritz Etxeberria "Ministro" ariko da bere ordez.

 Saioa, esan bezala, larunbatean jokatuko da, Villabonako Irrintzi Elkartean, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Amaia Agirre ariko da gai-jartzen, eta, orain dela astebete Bertsoa.com-i azaldu zionez, kanporaketetan baino ariketa berezi gehiago egin beharko dituzte bertsolariek.

 Sarrerak honako leku hauetan egongo dira salgai:  Larramendi Bazkunaren eta Aiurriren egoitzetan, Ogigoxo okindegian, Iriarte Kultur Etxean eta Emaitza eta Stop Liburu dendetan. Nahi izanez gero telefonoz ere egin daiteke erreserba. Honako hau da zenbakia: 943 300 733.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat