Villabonako Irrintzi elkartean, iluntzeko 20:30etan 2010-02-13

Gaur izango da Beterriko finala

Mandeuliak (Jon Martin, Iñaki Gurrutxaga eta Haritz Etxeberria "Ministro") eta Sorgin-Orratzak (Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa) ariko dira kantari.
 Joan zen asteburuan jokatu zen Beterriko Txapelketako azkeneko finalaurrekoa. Gaur finala jokatuko da, Villabonako Irrintzi Elkartean, iluntzeko 20:30etan. Honako talde hauek ariko dira bertan:

 Mandeuliak: Jon Martin, Iñaki Gurrutxaga eta Haritz Etxeberria "Ministro"
 Sorgin-Orratxak: Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa

 Mandeuliekin, berez, Agin Rezolak kantatu behar zuen, baina, eguna hartua daukanez, Haritz Etxeberria "Ministrok" kantatuko du bere ordez.

 Finalean ariketa berezi gehiago izango omen dira kanporaketetan baino, Amaia Agirrek azaldu zuenez. Talde txapelduna publikoak aukeratuko du, boto bidez.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu