Beterriko Finala 2010-02-16

Ikusgai daude agur bereziak ere

Sorgin-Orratzak Txirri, Mirri eta Txiribitonen mozorroekin atera eta publikoarekin jolasean aritu ziren. Mandeuliek nortasunak trukatu zituzten.
 Beterriko Txapelketaren ezaugarri nagusietako bat da agur bereziarena. Finalean ere bi taldeek aurretik prestatuta ekarri zituzten agurrak. Ihauteriak izanik, mozorrotu ere egin ziren gainera.

 Sorgin-Orratzak Txirri, Mirri eta Txiribitonen jantziarekin atera ziren. Hauen hainbat kantu parodiatu eta publikoarekin jolas egin zuten: bi boluntario hartu eta hauek ahalik eta galtzerdi gehien bildu behar izan zituzten. Iñaki Apalategi (Txirri), Ander Lizarralde (Mirri) eta Unai Muñoa (Txiribiton) izan ziren protagonista.

 Mandeulietako bertsolariek euren nortasunak trukatu zituzten. Hala, Iñaki Gurrutxaga Jon Martinez jantzi zen; Haritz Etxeberria "Ministro" Iñaki Gurrutxagaz eta Jon Martin Ministroz. Ondoren, saio osoan mozorroa jantzita kantatu zuten hauek.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak