"Ze esatek!" taldea ere han izango da 2010-02-17

Beterriko finala emango du aste honetako Hitzetik Hortzerak

Joan zen ostiralean Lierniko Mujika jatetxean egindako bertso-afaria ere eskainiko dute. Azkenik, ohiko atalak izango ditu programak.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETBn. Ostegunean, gaueko 22etan, ETB3n emango dute eta igandean, eguerdiko 15etan, ETB1ean.

 Aste honetan Beterriko Txapelketako finalak tarte handia izango du. Mandeuliak (Haritz Etxeberria "Ministro", Iñaki Gurrutxaga eta Jon Martin) eta Sorgin-Orratzak (Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Iñaki Apalategi) lehiatu ziren finalean. Azken hauentzat izan zen txapela. Saioan ariketa bereziak eta arruntak tartekatu zituzten.

 Ostiralean Lierniko Mujika jatetxean egin zen bertso-afaria ere ikusgai izango da programan. Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatu zuten bertan, Unai Elizasu gai-jartzaile moduan hartuta.

 Bestalde, aste honetako programak "Ze esatek!" taldearen bideoklip bat ere eskainiko du. Iker Zubeldiak egin die kantuaren letra, eta bideoklipa Hitzetik Hortzerarekin elkarlanean grabatu dute, "Digitalak" ekoiztetxearen estudioan. Taldeak disko berria atera du, eta Donostiako Doka Kafe Antzokian aurkeztuko dute, otsailaren 26an.

 Azkenik, aste honetako programak ere ohiko atalak izango ditu: zuri-beltzekoa eta zappinga.

 Gogoan izan programa ostegun goizetik aurrera interneten ikusi ahal izango dela, hemen klik eginda.




 (Argazkia MAKÖKIrena da)

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu