Senperen eta Etxarri Aranatzen 2010-02-17

Aste honetan Iparraldeko eta Nafarroako Batzar Nagusiak egingo dira

Iparraldekoa ostiralean egingo dute eta Nafarroakoa larunbatean. Euskal Herriko Batzar Nagusia martxoaren 27an izango da Senperen.
 Geroz eta gertuago dago Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia. Martxoaren 27an egingo da, Senperen.

 Ordurako, ordea, herrialdeetako Elkarteak beren Batzar Nagusiak egiten ari dira. Orain dela bi aste ospatu zuten Arabako Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia. Asteburu honetan beste bi zita izango dira. Iparraldeko Batzar Nagusia ostiralean egingo dute, Senperen. Nafarroakoa, berriz, larunbatean Etxarri Aranatzen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza