Erniarraitz sariketa 2010-02-22

Alaia Martin finalean da, 217,5 punturekin

Bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Beñat Iguaran (214,5), Eneritz Arzallus (206), Arnaitz Lasarte (184,5), Endika Igartzabal (177) eta Maddi Gallastegi (166). Ostiralean izango da bigarren kanporaketa.
 Joan zen ostiralean hasi zen Erniarraitz sariketa. Azpeitiako Betharramistetan jokatu zen lehenengo saioa, eta honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Alaia Martin       217,5 puntu
 2.- Beñat Iguaran      214,5 puntu
 3.- Eneritz Arzallus   206 puntu
 4.- Arnaitz Lasarte    184,5 puntu
 5.- Endika Igartzabal  177 puntu
 6.- Maddi Gallastegi   166 puntu

 Gaiak Beñat Lizasok jarri zizkien. 120 bat lagun bertaratu ziren saioa jarraitzera.

 Ostiral honetan jokatuko da bigarren kanporaketa, Azkoitiako Kultu Etxean. Gaueko 22etan hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

  Eneritz Artetxe
  Hodei Iruretagoiena
  Maialen Velarde
  Mikel Olaizola
  Josu Oiartzabal
  Mikel Artola

 Gaiak Leire Ostolazak ipiniko dizkie.

 Azkeneko kanporaketa, berriz, martxoaren 5ean izango da, ostiralez, Errezilgo Borondegin, gaueko 22etan hau ere. Honako bertsolari hauek jardungo dira bertan:

  Julen Agirre
  Unai Gaztelumendi
  Aritz Garin
  Asier Azpiroz
  Silvia Etxaniz
  Nekane Zinkunegi

 Gai-jartzen Haritz Etxeberria "Ministro" ariko da.

 Finala, berriz, MARTXOAREN 12an jokatuko da Azpeitiako Gaztetxean, gaueko 22etan. Jokin Urangak aurkeztuko du saioa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu