Arabako Kuadrillarteko Bertso txapelketa 2010-02-22

Aramaiok irabazi du lehenengo saioa

Izarrako Bertso-Eskolaren aurka nagusitu ziren. Aramaion Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabier Igoa aritu ziren. Izarrakoen kasuan Zigor Enbeita, Alberto Martinez "Betto" eta Unai Gomezek kantatu zuten.
 Ostiralean hasi zen Arabako Kuadrillarteko Bertso Txapelketa. Aurtengoa lehenengo edizioa da. Bederatzi taldek hartuko dute parte, hiru ligatan banatuta. Ostiralekoa Zuia Gorbeialdeko ligako saioa izan zen. Aramaio eta Izarrako Bertso-Eskola lehiatu ziren, Aramaion, Marixeka soziedadean. Aramaioren izenean Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabier Igoak kantatu zuten. Izarrakoen aldetik, berriz, Zigor Enbeita, Alberto Martinez "Betto" eta Unai Gomez jardun ziren.

 Etxekoak nagusitu ziren azkenean, eta, beraz, beraiek lortu dute lehenengo puntua.

 Dena den, oraindik saio asko daude jokatzeko:

 OTSAILAREN 27a, LARUNBATA bazkaria
  Lautadako Sorginetxe
  Errioxa

 OTSAILAREN 27a, LARUNBATA bazkaria
  Gasteizko Aizkorak Zorroztu
  Gasteizko Kakiturri-Ehari

 MARTXOAREN 5a, OSTIRALA afaria
  Aiaraldeko Altubepekoak
  Lautadako Sorginetxe

 MARTXOAREN 6a, LARUNBATA afaria
  Elosuko Iturrigorri
  Aramaio

 MARTXOAREN 12a, OSTIRALA bazkaria
  Izarrako Bertso-Eskola
  Elosuko Iturrigorri

 MARTXOAREN 13a, LARUNBATA bazkaria
  Gasteizko Kakiturri-Ehari
  Gasteizko Muñoko Katuak

 MARTXOAREN 26a, OSTIRALA afaria
  Gasteizko Muñoko Katuak
  Gasteiz Aizkorak Zorroztu

 MARTXOAREN 27a, LARUNBATA bazkaria
  Errioxa
  Aiaraldeko Altubepekoak

 APIRILAREN 11, IGANDEA
 Zigoitiko Aretoan
  Finalerdia

 APIRILAREN 18a, IGANDEA
 Araiako Andramari Aretoan
  Finalerdia

 APIRILAREN 25a, IGANDEA
 Amurrioko aretoan
  Finalerdia

 MAIATZAREN 8a, LARUNBATA bazkaria
 Gasteizko Auzolana Pilotalekuan
  Finala  

 Ligak, berriz, honako hauek dira:

-ZUIA GORBEIALDEKO LIGA:
  -Elosuko Iturrigorri (Elosuko Txokoan)
  -Aramaio (Marixeka Soziedadean)
  -Izarrako Bertso-Eskola (Izarrako Frontoia Tabernan)

 -ALE LIGA:
  -Aiaraldeko Altubepekoak (Lezamako Txokoan)
  -Lautadako Sorginetxe (Zalduondoko Zeledon Txiki Elkarttean)
  -Errioxa (Oiongo Azkena Txokoan)

 -GASTEIZKO LIGA:
  -Gasteizko Kakiturri-Ehari (Kakiturri-Ehari Elkartean)
  -Gasteizko Muñoko Katuak (Gaztetxean)
  -Gasteizko Aizkorak zorroztu (Aizkora Tabernan)

 Liga bakoitzean bi garaipen lortzen dituena sailkatuko da hurrengo fasera.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra