Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa 2010-02-25

Bi saio jokatuko dira larunbatean

Zalduondon Lautadako Sorginetxe eta Errioxa neurtuko dira. Gasteizen, berriz, Kakiturri-Ehari eta Aizkorak zorroztu ariko dira.
 Joan zen asteburuan hasi zen Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Zuia Gorbeialdeko ligan, Aramaioko taldeak Izarrakoa menderatu zuen.

 Larunbat honetan bi saio jokatuko dira.

 Zalduondon Lautadako Sorginetxe eta Errioxako taldeak ariko dira bat-bateko saioan. Zalduondoko Zeledon Txiki txokoan izango da saioa, eguerdiko 14etan. ALE ligari dagokion saioa izango da. Horrez gain, Arabako Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketan, Lautadako 3 talde neurtuko dira: Lautadako Bertso-Eskolako gurasoak, Zalduondoko Bertso-Eskolakoak eta Aniturriko Institutoko taldea.

 Larunbatean bertan beste saio bat izango da Gasteizen, Aizkora Tabernan eguerdiko 14etan. Gasteizko Ligari dagokion saioa izango da eta Aizkorak Zorroztu eta Kakiturri-Ehari lehiatuko dira bat-bateko saioan. Bertso Sorta Kolektiboen Lehiaketan, berriz, beste 2 talde jardungo dira: Bertso gurasoak eta Harretako taldea.

 Bazkaritarako sarrerak 15 eurotan salduko dira. Bertara joan nahi izanez gero bi aukera dituzue: posta elektronikoz honako helbide honetara idatziz:

 araba.sustapena@bertsozale.com

 Edo telefono honetara deituz: 675 707 971.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu