Herriko bertsolari txapelketa; ahots teknika, arnasketa eta erlajazioa lantzeko tailerra; bertso-afari; bertso musikatuak; bertso-paper lehiaketa eta umeentzako bertso-antzerkia egingo dituzte aurten. Apirilaren 16an bukatuko da.
Urtero, martxoa iritsi bezain laster, bertsolaritzari eskainitako zikloa antolatzen du Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak "Martxoan Bertsoa" izenarekin. Aurtengoan ere hala antolatu dute. Bihar hasiko da aurtengo zikloa, eta HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETAko lehenengo kanporaketa jokatuko dute gaueko 23etan, FOX tabernan. Ondoren beste 4 saio jokatuko dituzte:
-MARTXOAREN 5a, OSTIRALA
Gaueko 23etan Motz tabernan
-MARTXOAREN 6a, LARUNBATA
Iluntzeko 19etan Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian
Zumarragatik joan-etorriko autobus zerbitzua antolatu dute. Saio ostean mokadu goxoa banatuko dute eta sagardoa edateko aukera eta trikitilariak ere izango dira.
-MARTXOAREN 12a, OSTIRALA
Gaueko 23etan Legazpiko Arrano tabernan
-MARTXOAREN 13an, LARUNBATA
23etan Aldiri tabernan
Finala MARTXOAREN 26an jokatuko dute, ostiralez, Gaztelekun.
Herriko txapelketaz gain, ordea, bestelako ekintza batzuk ere antolatu dituzte:
MARTXOAREN 6a, LARUNBATA
Goizeko 11etan Zelai Arizti Kultur Etxean
Ahots teknika, arnasketa eta erlajazioa lantzeko tailerra Imanol Kamiok gidatuko du saioa
MARTXOAREN 27a, LARUNBATA
Gaueko 22:30etan Gaztelekun
Bertso Musikatuak Bertso-eskolako kideak ariko dira herriko musikarien laguntzaz
APIRILAREN 16a, OSTIRALA
Gaueko 20:30etan Santa Barbarako tabernan
Bertso-afaria Julio Soto eta Unai Agirrek kantatuko dute
Gainera, gaztetxoei zuzendutako beste bi ekimen antolatu dituzte.
Alde batetik,
Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XXIII. Bertso Paper Lehiaketa antolatu dute. Sari banaketa ekitaldia MARTXOAREN 12an izango da, ostiralez, eguerdiko 15etan Zelai Arizti Aretoan.
Bestetik, umeei zuzendutako bertso-antzerki bat ere izango da ikusgai:
Bizikletaren Misterioa. MARTXOAREN 28an izango da hori, igandez, arratsaldeko 17etan Labeaga Aretoan.