Erniarraitz sariketa 2010-02-26

Bigarren kanporaketa jokatuko da gaur

Azkoitiako Kultur etxean izango da saioa, gaueko 22etan. Mikel Olaizola, Maialen Velarde, Hodei Iruretagoiena, Eneritz Artetxe, Mikel Artola eta Josu Oiartzabal jardungo dira kantari.
 Gaur jokatuko da Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa. Azkoitiako Kultur Etxean izango da saioa, gaueko 22etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Mikel Olaizola
 Maialen Velarde
 Hodei Iruretagoiena
 Eneritz Artetxe
 Mikel Artola
 Josu Oiartzabal

 Gaiak jartzen Leire Ostolaza ariko da.

 Aurtengoa Erniarraitz sariketaren 5. edizioa da. Joan zen astean jokatu zen lehenengo kanporaketa eta Alaia Martin nagusitu zen bertan. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Alaia Martin       217,5 puntu
 2.- Beñat Iguaran      214,5 puntu
 3.- Eneritz Arzallus   206 puntu
 4.- Arnaitz Lasarte    184,5 puntu
 5.- Endika Igartzabal  177 puntu
 6.- Maddi Gallastegi   166 puntu

 Azkeneko kanporaketa MARTXOAREN 5ean egingo dute, Errezilgo Borondegin, gaueko 22etan hasita. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

  Julen Agirre
  Unai Gaztelumendi
  Aritz Garin
  Asier Azpiroz
  Silvia Etxaniz
  Nekane Zinkunegi

 Gai-jartzaile lanetan Haritz Etxeberria "Ministro" ariko da.

 Finala, berriz, MARTXOAREN 12an jokatuko da Azpeitiako Gaztetxean, gaueko 22etan. Jokin Urangak aurkeztuko du saioa. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu