Gipuzkoako bertso-eskolen eguna Usurbilen 2008-04-21

Umeak eta antolatzaileak pozik

Umeak eta antolatzaileak pozik
250 ume inguru bidlu ziren Usurbilen. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen Maia, Alberdi, Gaztelumendi eta Kike Amonarrizen saio berezia eta laster jarriko du ekitaldia sarean

Gipuzkoako Bertso-Eskolen eguna egin zen igandean Usurbilen, eta bai umeak eta bai antolatzaileak pozik joan ziren etxera. Goizean jolasak izan ziren protagonista eta arratsaldean izan ziren bertso-eskitaldiak. Udarregi Ikastolan Uxue Alberdi, Jon Maia eta Unai Gaztelumendi aritu ziren Kike Amonarrizen esanera, eskolan lapurtutako arbelaren bila. Aurrena Urretxu-Zumarragako bertso-eskolako umeak eta Usurbilgoak egin zuten sarrerako saioa. Gero, Maia eta Uxue  aritu ziren bertsotan eta Gaztelumendi marrazten. Umeek ederki pasa zuten, batez ere Maia eta Alberdi oholtzatik jetsi eta beren artera joan zirenean arbel-lapurraren bila.
Sutegin, berriz, Gu ta gutarrak taldearen kontzertua izan zen. Iturriaga eta Elorzaren taldeak emanaldiero gonbidatu berezi bat izaten du eta Usurbilen Errezilgo bertso-eskola izan zuten, eta errezildarrek baita saio ederra egin ere.
Oroiz Azurmendi Bertsozale Elkarteko Gipuzkoako eragileak balorazio positiboa egin du, Bertsoa.com-i egindako adierazpenetan. Bere esanetan, Gipzkoako Bertso-eskolen eguna oso ondo joan zen bai partehartze aldetik eta baita ekitaldien arrakastaren aldetik ere.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu