Deban, Legazpin, Loiun, Garesen, Gabirian, Orion eta Palman, besteak beste 2010-02-26

Hainbat bertso-afari izango dira gaur

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso; Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga; Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Xabi Paya; Estitxu Arozena eta Xabier Silveira eta Jokin Castaños eta Ainhoa Agirreazaldegi ariko dira kantari.
 Ostirala izaki, hainbat bertso-afari egingo dira gaur.

 Deban urtero egiten dute bertso-afaria Bordatxo jatetxean. Aurten, aurreko urteetan bezala, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok kantatuko dute.

 Tradizio handikoa da Legazpiko bertso-afaria ere. Bertso Olariak bertso-eskolak antolatuta, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak kantatuko dute Laubide tabernan.

 Loiun, Lauroetako Aurregoiti Jatetxean, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Xabi Paya ariko dira kantuan. Iñaki Beitiak jarriko dizkie gaiak. Saioa iluntzeko 21etan hasiko da.

 Garesen, Gomazin Elkarteko sotoan, bertso-afaria egingo dute gaueko 22etan, Garelako Elkarteak antolatuta. Estitxu Arozena eta Xabier Silveirak kantatuko dute. Aurretik Gaitabertsopòteoa egingo dute, iluntzeko 20etan hasita, Aloan.

 Gabirian bertso-afaria egingo dute Elkartean, Gabiria eta Ormaiztegiko Gazte Asanbladek antolatuta.

 Orion iluntzeko 21etan izango da saioa, Balea Elkartean. Orioko Gazte Asanblada da antolatzaile.

 Azkenik, Palman, iluntzeko 21etatik aurrera, Jokin Castaños eta Ainhoa Agirreazaldegik kantatuko dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu