Zestoan, Iurretan eta Irunen 2010-02-27

Hiru bertso-afari izango dira gaur

Xabier Silveira eta Fredi Paia; Xabier Amuriza, Jon Maia eta Miren Amuriza eta Manu Goiogana, Jokin Uranga eta Amets Arzallus ariko dira kantari.
 Larunbata izaki, hainbat bertso-afari izango dira gaur Euskal Herrian.

 Zestoan Xabier Silveira eta Fredi Paia dira kantatzekoak.

 Iurretan Montose elkartean izango da bertso-afaria, iluntzeko 21etan. Xabier Amuriza, Jon Maia eta Miren Amurizak kantatuko dute.

 Azkenik, Irungo Hazia Elkartean ere iluntzeko 21etan hasiko da saioa. Manu Goiogana, Jokin Uranga eta Amets Arzallusek kantatuko dute.