Martxoan Bertsoa 2010-03-01

"Potato" taldea nagusitu da lehenengo kanporaketan

Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaietak osatu dute taldea. Atzetik gelditu dira "Non dago Eli" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Asier Auzmendi) eta "Haundi-maundi jaleak" (Jorge "Pitu" Andueza, Ander Gabirondo "Kaxero" eta Andoni Jaka).
 Larunbatean hasi zen zortzigarrenez Martxoan Bertsoa zikloa. Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatzen du ekimen hau. Hasteko, herriko bertso-txapelketako lehenengo kanporaketa jokatu zuten, Fox tabernan.

 Txapelketa taldeka jokatzen da, eta honela gelditu zen lehenengo kanporaketako sailkapena:

 1.- "Potato" (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta):                188,5 puntu
 2.- "Non dago Eli" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Asier Auzmendi):                     178,85 puntu
 3.- "Haundi-maundi jaleak" (Jorge "Pitu" Andueza, Ander Gabirondo "Kaxero" eta Andoni Jaka):  167,6 puntu

 Ariketa bereziak eta arruntak tartekatu zituzten saioan zehar. Esate baterako, agurrak taldeka kantatu zituzten, instrumentu eta guzti batzuek.

 Larunbateko haizeteek eraginda, argia joan zen tabernan eta kandelen eta linternen argipean aritu behar izan zuten bertsolariek.

 Datorren astean beste bi kanporaketa jokatuko dituzte.

 Informazio gehiago eta saioaren kronika Zubertsotan.net web orrian aurkituko dituzue.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu