Bizkaiko Eskualdekako txapelketa 2008-04-17

Durangaldea eta Ipar Uribeko kanporaketak barikuan

Durangaldekoa Mallabin da, Izar Gorri elkartean eta Ipar Uribekoa Sopelan, ikastolan

Durangaldeko eta Ipar Uribeko kanporaketa saioak  jokatuko dira ostiralean, Bizkaiko Eskualdekako txapelketaren barruan. Durangaldekoa Mallabin jokatuko da, Izar Gorri elkartean, 21:30etan eta Ipar Uribekoa Sopelako ikastolan, 21:00etan. Mallabin, Gorka Lazkano, Eñatu Uruburu, Xabier Irakulis, Garikoitz Sarriugarte, Ander Aldazabal eta Unai Ormaetxea arituko dira kantari. Sopelan, Miren Loizaga, Olatz Ibarluzea, Joseba Artza, Aitor Arrizubieta, Garikoitz Salcedo eta Xabat Galletabeitia.
Datorren asteburuan, Busturialdea eta Durangaldeako beste kanporaketak jokatuko dira, Durangon eta Natxituan.

57 bertsolari, zazpi eskualdetan
Bizkaiko Eskualdekako txapelketan 57 bertsolarik hartu dute parte aurtengo edizioan, zazpi eskualdetan banatuta: Ipar Uribe, Enkarterriak, Bilboaldea, Durangaldea, Lea Artibai, Busturialdea eta Arratia. Zenbait eskualdetan zuzenean finala jokatzen da eta bertsolari gehiago dagoen eremuetan aurretik kanporaketak jokatzen dira. Eskualdeko txapelketa baliagarria da udazkenean jokatuko den Bizkaiko Txapelketarako.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu