Arabako Kuadrilla arteko Txapelketa 2010-03-11

Bi kanporaketa jokatuko dira asteburuan

Gorbeialdeko ligan Izarrako Bertso-Eskola eta Elosuko Iturrigorri ariko dira, Izarran. Gasteizko Ligan, berriz, Gasteizko Kakiturri-Ehari eta Gaseizko Muñoko katuak ariko dira Gasteizen.
 Aurrera doa Arabako Kuadrilla arteko txapelketa. Asteburu honetan beste bi kanporaketa izango dira.

 Bihar Gorbeialdeko Ligako saioa izango da, Izarrako Frontoia tabernan, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Izarrako Bertso-Eskola eta Elosuko Iturrigorri lehiatuko dira.

 Larunbatean, berriz, Gasteizen izango da hitzordua, Gasteizko Ligari dagokion saioa jokatuko baita Kakiturri-Ehari elkartean. Eguerdiko 14etan hasiko da saioa. Gasteizko Kakiturri-Ehari eta Gasteizko Muñoko katuak lehiatuko dira bertan.

 Aurtengoa Araban taldekako txapelketa bat egiten den lehenengo aldia da. 9 taldek eman dute izena eta 3 ligatan banatu dituzte. Une honetan, honela dago sailkapena:

 AIARRA-LAUTADALDE-ERRIOXAKO LIGA
  Aiaraldeko Altubepekoak 1
  Lautadako Sorginetxe    1
  Errioxa                 0

 GASTEIZKO LIGA
  Kakiturri-Ehari         1
  Muñoko Katuak           0
  Aizkorak Zorroztu       0

 ZUIA-GORBEIALDEKO LIGA
  Aramaio                 2
  Elosuko Iturrigorri     0
  Izarrako Bertso Eskola  0

 Liga bakoitzeko lehenengoa sailkatuko da finalerdietara. Beraz, Aramaio da sailkatuta dagoen talde bakarra.

 Asteburu honetako saioen ondoren, bi saio soilik faltako dira lehenengo fasea bukatzeko:

 MARTXOAREN 26a, OSTIRALA afaria
  Gasteizko Muñoko Katuak
  Gasteiz Aizkorak Zorroztu

 MARTXOAREN 27a, LARUNBATA bazkaria
  Errioxa
  Aiaraldeko Altubepekoak

 Finalerdiak apirilaren 11n hasiko dira:

 APIRILAREN 11, IGANDEA
 Zigoitiko Aretoan
  Finalerdia

 APIRILAREN 18a, IGANDEA
 Araiako Andramari Aretoan
  Finalerdia

 APIRILAREN 25a, IGANDEA
 Amurrioko aretoan
  Finalerdia

 FINALA MAIATZAREN 8an egingo da, larunbatez, bazkari moduan. Gasteizko Auzolana Pilotalekuan izango da saioa.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»