Maiatzeren 13an da 2008-04-18

300 ume hartuko dute parte Bizkaiko Bertsolari Gaztetxuen egunean

Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan.

Getxon Betsolari Gaztetxuen eguna egingo dute aurten ere, 300 ikaslerekin. Bertsoa eta jolasak uztartuko dituzte ekitaldi zabalean goizeko 10:30etatik hasita: Antzerkia bertso-eskolako gaztetxoen eskutik, Ikasleen saioa (geletan prestatutako bertsoak), Bertso-jolasak: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus-ekin,  “Balendin Txiki” II. Bertso-paper lehiaketako sari banaketa, Bertso-saioa: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus. eta Bertso musikatuak (irakasleek egindakoak eta Itxaso Payaren laguntza, gitarra joko du).

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza