BBK sariketa 2010-03-18

Ipar Uribe eta Lea Artibai sailkatu dira finalera

Busturialdea eta Bilboaldea utzi dituzte kanpoan aste honetako bi kanporaketetan. Bi saioak arrakastatsuak izan dira, 100 lagunetik gorakoak. Finala martxoaren 26an jokatuko da, Bilbon.
 Aste honetan jokatu dira BBK Sariketako finalaurrekoak. Asteartean Derion jokatu zen lehenengoa, 150 ikasleren aurrean. Honela gelditu zen sailkapena:

 IPAR URIBE: 377 puntu
  18 urte arte (Inazio Vidal, Peio Arondo eta Imanol Uria): 149 puntu
  19 eta 24 urte bitarte (Beñat Vidal, Peru Vidal eta Itsaso Paya): 228 puntu

 BUSTURIALDEA: 369 puntu
  18 urte arte (Nagore Beitia, Maria Gorriño eta Jone Larrinaga): 148 puntu
  19 eta 24 urte bitarte (Aitor Beitia, Mikel Goiriena eta Ander Elortegi): 221 puntu

 Atzo, berriz, Zallan jokatu zen finalaurrekoa, 100 lagunen aurrean. Honela gelditu zen sailkapena:

 LEA ARTIBAI: 410 puntu
  18 urte arte (Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegi): 161 puntu
  19 eta 24 urte bitarte (Xabat Galletebeitia, Eneko Arrate eta Xabier Iturraspe): 249 puntu

 BILBOALDEA: 395 puntu
  18 urte arte (Olatz Ipiña, Pello Molinuevo eta Pello Ormazabal): 182 puntu
  19 eta 24 urte bitarte (Arkaitz Zipitria, Iker Uribarren eta Irati Erkizia): 213 puntu

 Honenbestez, Ipar Uribe eta Lea Artibai ariko dira finalean. Azkeneko saioa martxoaren 26an (ostirala) jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 19etan hasita.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu