Iñaki Iturriotz gai-jartzaileak urteetan izandako leialtasuna eskertu zien entzuleei. Bi dantzari aritu ziren dantzan, Andoni Egañak eta Jon Maiak bertsotan markatutako erritmoari jarraituz.
Joan zen ostiralean bertso jaialdia izan zen Igorren. Aretoa goraino bete zen. Entzuleei eskerrak emateko ariketa berezia jarri zuen Iñaki Iturriotz gai-jartzaileak. Jon Maia eta Andoni Egaña bertsotan jarri zituen eta bi dantzarik bertsolariek markatutako erritmoan egin zuten dantza.