Arabako Kuadrilla arteko Txapelketa 2010-03-27

Gaur jokatuko da azkeneko kanporaketa

Oionen bertso-bazkaria egingo dute gaur. ALE Ligako saioan Errioxa eta Aiaraldeko Altubepekoak ariko dira kantari.
  Gaur bukatuko da Arabako Kuadrillen arteko Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea. Aiara-Lautada-Errioxako Ligako saioa izango da Oionen. Bertso-bazkaria izango da, eguerdiko 14etan hasita. Gauzak parekatuak daude ligan, "Aiaraldeko Altubepekoak" eta "Lautadako Sorginetxe" berdinduta baitaude garaipen banarekin. Honako hauek ariko dira:

 -Errioxa: Orlando Arreitunandia, Endika Sarabia, Edurne Azkarate, Arantxa Sobrino (gai-jartzailea), Alazne Garcia (gai-jartzailea) eta Mikel Fernandez de Arroiabe (epailea)
 -Aiaraldeko Altubepekoak: Unai Mendibil, Iker Ibarrola, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ainhoa Comas, Julen Eizagirre, Nekane Aginako (gai-jartzailea) eta Iñaki Cabeza (epailea)

 Saioa, esan bezala, eguerdiko 14etan izango da Oionen, Azkena Txokoan. Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketan bi talde ariko dira bertan: Errioxa taldea eta Amurrioko Zapotxin bertso eskola.

 Bi saioetara joan nahi izanez gero bi aukera daude izena emateko. E-mailez egin daiteke, honako helbide honetara idatzita: araba.sustapena@bertsozale.com. Telefonoz egin nahi izanez gero hau da zenbakia: 675 707 971.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»