Zuzeneko elkarrizketak 2010-03-24

Julio Sotori elkarrizketa gaur

Larunbatean bera gailendu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, Lesakan. 22 urteko gorritiarra plazaz plaza lehenagotik dabil, ordea. Bere esperientziak kontatuko ditu.
 Larunbatetik aurrera Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelduna. Azken urteotan txapeletik gertu ibili ondoren, larunbatean jantzi zuen txapela estrainekoz. Horrez gain, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian ere oso paper ona egin zuen gorritiarrak, eta finalerako aukerak izan zituen azkeneko saiora arte.

 Plazetan ere ibilbide oparoa egiten ari da Julio Soto. Aurten eztarriko arazo bat dela eta saio gutxiago egiten ari bada ere, urtero saio dezente egin izan ditu azken aldian.

 22 urterekin, Euskal Filologia ikasten ari da une honetan, Gasteizen. Ikasketak eta bertsolaritza nola uztartzen dituen ere kontatuko du.

 Elkarrizketa eguerdiko 13:30etan hasiko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu