DF Bertsozale Eskola 2010-03-24

Asier Altuna eta Eider Rodriguez izango dira gaurko hizlariak

Zinegilea eta idazlea izateaz gain, bertsozaleak dira biak, eta Txapelketa Nagusiari buruz daukaten ikuspegia agertuko dute. Plateruenan izango da hitzaldia, 20etan.
 Gaur bukatuko da Durangoko DF Bertsozale Eskola. Aurtengoan 4 hitzaldi izan dira guztira, Euskal Herriko Txapelketa Nagusia gaitzat hartuta. Lehenengoa Andoni Egañak eman zuen, parte hartu duen txapelketetan ikusitako bilakaera azaltzeko. Bigarrenean Unai Elizasuk eta Maite Berriozabalek, gai-jartzaileen taldekoak izaki, beraien ikuspegia eman zuten azkeneko txapelketari buruz. Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea bertso-kritikari moduan aritu ziren txapelketan zehar "Gara"n eta "Berria"n hurrenez hurren. Txapelketak zein ekarpen egin dituen azaldu zuten joan zen astean.

 Gaur izango da azkeneko hitzaldia, ohi bezela, iluntzeko 20etan Durangoko Plateruenan. Eider Rodriguez idazlea eta Asier Altuna zinegilea ariko dira hizlari lanetan. Biak bertsozaleak dira, eta bertsogintzaz eta txapelketaz hitz egingo dute.

 Hitzaldira joaterik ez duzuenok zuzenean ikusteko aukera izango duzue interneten,hemen klik eginda.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu