Durangon, Plateruenan, goizeko 10etan 2010-03-24

"Koblakariak behar ditugu" estreinatuko da gaur

Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako ikuskizuna da. Gotzon Barandiaran, Eñaut Elorrieta, Karrika Antzerki Taldea, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga dira obran partaide.
 Joseba Sarrionandia ardatz hartuta, "Zilar Astea" ospatuko da egunotan Durangoko Plateruenan. Joseba Sarrionandia euskal kulturan nola landu den aztertu eta plazaratzea da helburu.

 Gaur izango da lehenengo ikuskizuna, eta bi bertsolarik parte hartuko dute: "Koblakariak behar ditugu". Diziplina ugarik parte hartzen duten ikuskizuna da honako hau. Gotzon Barandiaran idazlea, Eñaut Elorrieta musikagilea, Karrika Antzerki taldea eta Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariak dira obrako partaide.

 Gaur egingo dute estreinaldia, Plateruenan bertan, goizeko 10etan. Gaurko emanaldia ikasleentzat izango bada ere, gainerakoek ere izango dute aukera ikuskizunaz gozatzeko, bihar emanaldi irekia izango baita. Iluntzeko 20etan hasiko da biharkoa, Plateruenan. Sarrera doakoa izango da.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klikhemen. "Gara" egunkariak ere Zilar Asteari buruzko erreportaje zabala dakar.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»