Hamaika Bertuteko kideek hartuko dute parte 2010-03-24

Bertso-saio musikatua izango da gaur Eibarren

Portalean izango da saioa, iluntzeko 19etan. Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzisidor "Mantxi" eta Ainhoa Agirreazaldegik kantatuko dute. Iker Iriartek jarriko dizkie gaiak.
 Eibarren bertso-saio musikatua egingo dute gaur, iluntzeko 19etan, Portalean. Eibarko Hizkuntza Eskolak antolatu du gaurko saioa, eta Hamaika Bertuteko kide hauek hartuko dute parte:

 Uxue Alberdi
 Iñaki Gurrutxaga
 Iñigo Mantzisidor "Mantxi"
 Ainhoa Agirreazaldegi

 Iker Iriartek jarriko dizkie gaiak.

 Hau ez da Hamaika Bertuteko kideek musikaren laguntzaz kantatzen duten lehenengo aldia. Azpian 2009an Zizurkilen egindako saio bat duzue, adibide moduan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza