2017-05-19

Iñaki Aleman iruritarrak irabazi du IV. Izeta sariketa

Iñaki Aleman iruritarrak irabazi du IV. Izeta sariketa

Atzo egin zen Elizondon Izeta sariketaren edizio berria. Nafarroako hamahiru bertsolarik hartu zuten parte egun osoz izan zen saioan eta azkenean Iñaki Alemanek sariketaren laugarren edizio hau irabaztea lortu zuen. Mariano Izeta zenaren Ines alabaren eskutik jaso zuen txapela Iruritako bertsolariak.
Saioa Alkaiza antsoaindarrarentzat izan zen bigarren postua eta hirugarrena, berriz, Josu Sanjurjo lesakarrarentzat. Beste hiru bertsolari izan ziren arratsaldeko finalean: Leitzako Jose Luis Barberia “Zili”, Iruñeko Ainhoa Aranburu eta Lesakako Iban Garro. Elizondoko aretoa bete egin zen finala ikusteko eta saio polit eta bizia eskaini zuten Nafarroako bertsolari gazteek.
Aurtengo Izeta sariketa goizetik abiatu zen. Hamahiru bertsolarien artean bi kanporaketa jokatu ziren, finalean izanen seikotea erabakitzeko. Parte-hartzaile guztiekin egin zen bazkariaren ondoren, 17,30ean hasi zen arratsaldeko saioa, Alaitz Rekondo aurkezlearen gidaritzapean. Epaile lanetan Nerea Bruño, Mikel Altzuart eta Josu Etxanobe aritu ziren.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bi urtetik behin antolatzen du Nafarroako bertsolari berria sustatzea helburu duen Izeta sariketa.  Aurtengo edizioak Baztango Udalaren, Euskarabidearen, Euso Jaurlaritzaren eta Baztango Bertso Eskolaren laguntza izan du.
Izeta sariketa 2004. urtean egin zen lehen aldiz. Lau edizio hauetan, bertsolarien harrobia izan da eta hala izaten segituko du. Elizondoko Jon Barberena, Iruñeko Oier Lakuntza eta Gartzaingo Jon Elizetxe izan dira Izeta sariketa orain arte irabazi dutenak.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»