Seguran eta Lazkaon 2010-03-25

Bi bertso-afari izango dira gaur

Jon Maia eta Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso eta Sustrai Colina ariko dira kantuan, hurrenez hurren.
 Bi bertso-afari izango dira gaur Gipuzkoan.

 Seguran Iparra-Hegoa izeneko ekitaldia ospatuko dute, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Lehenik bertso-poteoa egingo dute eta ondoren izango da afaria. Amets Arzallus eta Jon Maiak kantatuko dute.

 Lazkaon, berriz, hilero bezala, Maizpide barnetegian izango da saioa, iluntzeko 20:30etan. Sebastian Lizaso eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza