Nafarroako Txapelketak beteko du tarte handiena 2010-03-25

Hitzetik Hortzerak Julio Soto elkarrizketatuko du aste honetan

Artxiboko grabazioan Mixel Aire Xalbador II eta Manolo Arozena jarriko dituzte aurrez aurre, Hazparnen. Zuri-beltzekoan Migel Arozamenaren pare bat bertso emango dituzte.
 Nafarroako Bertsolari Txapelketa izango da aste honetan Hitzetik Hortzeraren ardatz. Finaleko bertsoaldirik onenak eta zaleen iritziak bilduko dituzte.

 Julio Soto txapeldunari elkarrizketa egingo diote, Villabonako Gurea antzokian.

 Artxiboko errepasoan ere Nafarroako Bertsolari Txapelketak beteko du tarterik handiena. 1988an Mixel Aire "Xalbador II.ak" jantzi zuen Nafarroako txapela, baina oso gertu geratu zen Manolo Arozena. Hazparnen aurrez aurre jarri eta hurrengo urtean txapela nork eramango zuen galdetu zieten. Zuri-beltzekoan Migel Arozamenaren pare bat bertso botako dituzte. Arozamena Nafarroako txapeldun izan zen 1962an eta 1966an.

 Maiatzaren 1ean Maialen Lujanbio eta Jon Maiak "Bertso dinner"-a egingo dute Belfasten, eta hara joateko sarrerak zozketatzen dituzte programan, puntu-erantzunen lehiaketan. Aste honetan erantzun batzuk erakutsiko dituzte.

 Ohi bezala, ostegunean 22etan ETB3an eta igandean 15etan ETB1en izango da programa. Aste Santuan ez da programarik izango.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu