Lazkaon, Donostian, Zamudion, Burlatan, Bartzelonan eta Villabonan 2010-03-26

Sei bertso-afari izango dira gaur

Amets Atzallus eta Sebastian Lizaso; Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña; Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Jon Maia; Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea eta Oihan Alonso; Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra eta Aitzol Barandiaran eta Amaia Agirre ariko dira kantari.
 Ostirala izanik, hainbat bertso-afari ospatuko dira gaur.

 Lazkaon Lazkao-Txikiren omenezko zikloa egiten ari dira egunotan, bera hil zeneko 17. urteurrenaren harira. Lazkaomendiko Elkartean afaria egingo dute gaur. Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso bertan izango dira.

 Donostian, Peritoen Kolegioan, iluntzeko 19etan hasita Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña ariko dira kantari.

 Zamudioko Lubarrieta jatetxean ere iluntzeko 21etan hasiko da afaria. Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Jon Maiak kantatuko dute, Arkaitz Estiballes gai-jartzaile dutela.

 Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea eta Oihan Alonsok ere bertso-afari bat osatuko dute, Burlatan, Axular Elkartean, iluntzeko 20:30etan hasita. Burlatako Askatasuna Institutuko ikasle eta irakasleak ariko dira gai-jartzaile lanetan.

 Bartzelonako Euskal Etxean ere afaria izango da, iluntzeko 21:30etan hasita. Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra joango dira bertara.

 Azkenik, Villabonako Amasa auzoan, Iturri-Goxo jatetxean, Aitzol Barandiaran eta Amaia Agirrek kantatuko dute. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu