Beran, Getxon eta Soraluzen 2010-03-27

Hiru bertso-afari izango dira gaur

Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus; Andoni Egaña eta Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes eta Ainhoa Agirreazaldegik kantatuko dute.
 Larunbata izanik, hiru bertso-afari ospatuko dira gaur.

 Beran, Agerra Mendi Taldea elkartean, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallusek kantatuko dute. Afaria iluntzeko 21etan hasiko da.

 Algortan ere afaria izango da, Berna etxean, iluntzeko 21:30etan hasita. Andoni Egaña eta Sustrai Colina jardungo dira bertsotan.

 Azkenik, Soraluzen Arrano elkartean izango da saioa, iluntzeko 21etatik aurrera. Arkaitz Estiballes eta Ainhoa Agirreazaldegik kantatuko dute bertan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza