Eibarren 2010-04-25

Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna ospatzen ari dira gaur

Dantzariak, batukada, trikitixa, zezenak eta ponyak eta bertsound sistem hip hop ikuskizuna izango dira, besteak beste. 300 bertsozaletik gora elkartuko dira bertan. Bertsoa.com bertan izango da.
 Seigarren urtez Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da aurten. Eibarren izango da hitzordua, gaur bertan. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea da antolatzailea. 300 bertsozaletik gora bilduko dira Eibarren. Honako hau da prestatu duten egitaraua:

 10:30etan: Eibarko Untzaga Plazan elkartuko dira gazte guztiak
 11etan: Herriko ordezkaria den Pantxikak eskeinitako ongi-etorri aurreskua Kezka Dantza Taldearen eskutik eta Hankamotx bertso-eskolaren agurra
 11:15etan: Taldekako jolasa Adolfo Jainaga trikitixa eskolak alaituta
 12:30etan: Antxua Bentan Batukadarekin batera kalejira Eibarko erdiguneko kaleetan
 13:30etan: Bazkaria
 14:30etan: Zezenak eta Ponyak. Ondoren kalejira egingo dute Ustekabe Fanfarrearekin, Coliseora iritsi arte
 16:30etan: Bertsound Sistem Hip Hop ikuskizuna
 18etan: Agurra

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza