Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa 2010-04-07

Igandean izango da lehenengo finalaurrekoa

Aramaio eta Kakiturri-Ehari neurtuko dira, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Zigoitiko Aretoan. Sarrerak aretoan bertan jarriko dira salgai.
 Lehenengo fasea amaitu ondoren, Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa finalerdietara iritsi da dagoeneko. Hiru liga bereizi ziren lehenengo fase horretan, eta lehenengo sailkatuak igaro dira bigarrenera. Hala, Aiaraldeko Altubepekoak, Kakiturri-Ehari eta Aramaio ariko dira fnalera heltzeko lehian.

 Lehenengo saioa igande honetan bertan izango da, Zigoitiko aretoan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Kakiturri-Ehari eta Aramaio neurtuko dira bertan. Honako hauek dira talde bakoitzaren ordezkariak:

 -Gasteizko Kakiturri-Ehari: Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Felipe Zelaieta, Xabier Rico (gai-jartzailea) eta Joxe Ramon Arbe (epailea)
 -Aramaio: Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Iker Agirre, Xabi Igoa, Idoia Beitia (gai-jartzailea) eta Iker Elexpuru (epailea)

 Sarrerak aretoan bertan jarriko dira salgai. Txartel arrunta 5 eurotan salduko da, baina bazkideek 3 eurotan eskuratu ahal izango dute. 16 urtetik beherakoek dohainik izango dute sarrera.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu